Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1986-03-23 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Iñaki Murua

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (9. 1986)
Actuación
1986-03-23 Donostia Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Autores
Lizaso, Sebastian
Murua, Iñaki
Ejercicio
Binaka gaia-emanda puntutan
Tema propuesto
Zuek biok, gizonezkoak, zineko aktoreak zerate. Pelikulako gidoiak hala eskatzen duelako, zuzendariak elkar musukatu eta igurtzeko eskatu dizue.

Descripción

Melodia
Lurralde dena dabil I
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1986-03-23 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Iñaki Murua

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lizaso
Lana egitez gero
pelikula baten,
Murua
hasi behar dugula
musuak ematen,
Lizaso
tentazio haundirik
ez diat izaten,
Murua
kosta behar da aurki
gu geldi egoten.

Murua
Egin behar diogu
alkarri xirria,
Lizaso
bainan gogoaz kontra
hau da komeria,
Murua
har dezakegu gusto
ikeragarria,
Lizaso
isilik egon adi
hi nazkagarria.

Lizaso
Nik arraren zirria
ez det gustokua,
Murua
bainan bestela goaz
lanetik kanpoa,
Lizaso
kontuz egin dezagun
guk gaurko jokua,
Murua
ez ote naiz zuk mezi
dezun hainekoa?

Murua
Igurtzia galanki
bizar horietan,
Lizaso
hala ere ari naiz
beti errietan,
Murua
musu emango dizut
nik ezpain bietan,
Lizaso
eta nik hau joko det
belarrondoetan.

Lizaso
Airebesa ote dan
hasi naiz pentsatzen,
Murua
nagusiak ainduta
ari naiz tentatzen,
Lizaso
aitor ezazu hemen
zaizula gustatzen,
Murua
xirrieri gustorik
ez diezu hartzen.

Murua
Sebastian daukagu
artista makala,
Lizaso
bainan hire musua
ez dek gauz normala
Murua
pelikula eintzagun
nola edo hala,
Lizaso
eta gero jendeak
ikusi dezala.