Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1986-03-09 Tolosa Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Mikel Mendizabal

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (9. 1986)
Actuación
1986-03-09 Tolosa Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Autores
Mendizabal, Mikel
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Hiru bertso hauek kantatzeko denboran Jainkoa zaitugu. Hitzegin munduari.

Descripción

Melodia
Ai gure antzinako
Nombre de la estrofa
Neurri berezikoak

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1986-03-09 Tolosa Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Mikel Mendizabal

Nombre de la estrofa:  Neurri berezikoak 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ni Jainkoa naizela
hor badakizute,
orain derrepente,
mezuak ematea
ez da inon kalte,
pekatuarengatik
ibili aparte,
egia maitez elkar
maitatu zazute,
bestela kondenatu.
egingo zerate. (bis)

Jaungoikoak hitzegin
nahi luke honela,
ta oraintxe bela,
pentsa tentazioak
ugari daudela,
hamar agindu ere
hor dituzutela,
denetan premizkona
pentsa hauxen dela:
lagun urkoa maita
nor bera bezela. (bis)

Piskat arintzea da
zuei apurua,
nere helburua,
zuzendu nahi nuke gaur
neure ingurua,
egi garbia dago
bide segurua,
lagun urkua maita
ta utzi burua;
saritzat izango da
orduan zerua. (bis)