Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1986-03-23 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña
Bertsoa entzun |
1986-03-23 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña
Nombre de la estrofa:
Neurri luzekoak
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Gaztetatikan enfermeritza
zintzo ta apal ikasi,
zure bizitza besterentzako
eskeini diguzu kasi,
nunbait propio joan zinaden
mundu hontatik ihesi
orain nahi zaitut berezi. (bis)
Beti lanean jardutzen zera
zeure abito ta guzi,
guk baino askoz txalo gehiago
ez ote ditu merezi. (bis)
Holako andre bat ikusi nuen
kasik oraindik oraino
beren lanekin apurtzen dute
hainbat traba eta laino
besteren ona lortzeagatik
badute nahiko enpaino
ez zen berdina antaino: (bis)
Denak klausuran egoten ziran
goizetikan gaueraino,
residentzian hobeki daude
kapillan sartuta baino. (bis)
Barreneraino sartu zitzaien
lagun nahiaren azkona,
zoritxarrean irriki hori
ez da izaten askona,
egun osoan eriak zaintzen
buru belarri egona,
aitona ala amona. (bis)
Sendi askota bultzatzen dute
behar degun zoriona,
irrati bidez entzun ezazu
gu guztion esker ona. (bis)