Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1986-03-09 Tolosa Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Iñaki Murua
1986-03-09 Tolosa Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Iñaki Murua
Nombre de la estrofa:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Murua
Prailea naiz eta ni
eskeko prestatu,
honen etxe aurrea
zait ta suertatu,
gero zer zaidan neri
belaxe gertatu,
zakur zaunka hotsa det
belarrian hartu;
aizu! zakurrik behintzat
ez dizut eskatu.
Lizaso
Zakurra gertu neukan
etxeko atian,
eta fraile zaharrari
hasi atakian,
hura hantxen zegoen
lehen pake-pakian
zu zertara zendozen
nunbait bazekian:
Oilo lapurretara
eske aitzakian.
Murua
Praile baten aurkako
hori erretira,
ez naiz lapurretara
joan Azpeitira,
zuk txakurra solta ta
sotanatik tira,
gizatxar bati gisan
naukazu begira,
etxe hortan gutxinez
bi zakur badira.
Lizaso
Ate ondora dator
sasoiko ta gazte,
lehen ere etorri da
majina bat traste,
engainatzen nazunik
ez zazula uste,
zeuen saku ta guzti
izkuta zaitezte,
Arantzazun bazegok
gurean hainbeste.
Murua
Beraz Arantzazukin
nahi zenduke truka,
hargatik hasi dezu
nerekin burruka,
berak osoa jan da
neretzako launka,
eta sarian ordez
zakurraren zaunka,
gosea pasatako
itxurik ez dauka.
Lizaso
Goserikan ez daukat,
lodia lepua,
bainan beti jaten det
neuk egindakua,
ta zuk alper alena
berriz eskekua,
baserritarra ez dek
hortaino kaikua,
dirua baitek fraile
danen Jaungoikua.