Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1986-03-23 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jon Enbeita, Sebastian Lizaso
Bertsoa entzun |
1986-03-23 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jon Enbeita, Sebastian Lizaso
Nombre de la estrofa:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Lizaso
Halako baten bukatua da
negu ilunan morrontza,
juan dirade elurrak eta
juana degu izotza,
itxaropena honuntz dakarkit
aitortzeko ez naiz lotsa,
ta euskalduna entzun ezazu
heldu dan kukuan hotsa,
zure negarrak utzi albora,
alaitu zazu bihotza. (bis)
Enbeita
Nire herria bere etxean
preso daukate egina,
pentsa ezazu zergatik dudan
honenbesteko samina,
hargatik zure kantu liraina
da niretzat atsegina,
ongi etorri malko artera
txori kantari hain fina,
nahiago nuke urte guztian
geugaz izango bazina. (bis)
Lizaso
Urtean behingoz etortzen naiz ni
euskaldunaren urrera,
zuen bihotzak mudatu nahirik
gogorretik xamurrera,
itxaropena izan ezazu
oso epe laburrera,
jaso burua, utzi negarrak,
malkoak bota lurrera,
etsi ezkero Euskal Herriak
ez leike egin aurrera. (bis)
Enbeita
Zure kantua kuku maitea
zein eder ta pozgarria,
baina kantuak soilik ezin du
baretu bihotz larria,
entzun egizu kate artetik
herri honen aldarria,
behin betirako asetu dadin
herri honen egarria,
kantatu zazu askatasuna
dakarren udabarria. (bis)
Lizaso
Itxaropena ekarri dizut
asmorikan onenean,
ta nere kantuan konpasean
saiatu zaite lanean,
zatiturikan dagon herria
jarri ezazu batean,
ta libre egin orain dagona
hor loturikan katean,
ia kantuan gelditzen zeran
ni juaten naizenean. (bis)
Enbeita
Bere penatik zure abestiz
zazu herri hau atera,
gure etsaiak sartu ginduzten
arrazoi gabe katera,
eta etsirik triste lotzea
azken batean kalte da,
zure irrintzi alaia zazu
sartu euskaldun tartera,
Udabarria kanta dezagun
kukuak ta guk batera. (bis)