Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1989-11-26 Azpeitia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II", Iñaki Murua
1989-11-26 Azpeitia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II", Iñaki Murua
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Murua
Nere tesina egin nahiean
honuntz bidea hartua,
ta etorria gainera ez nago
batetxo (e)re damutua,
hara senargai poztu zaitea
lana bait dut aurkitua,
nere ahalegin horrek eman du
itxaro nuen frutua.
«Loidisaletxe»
Beraz zuk lana aurkitu dezu
ta orain zaude gustora,
beraz hortikan mobitzerik e(re)
ez dezu nahiko inora,
badago eta pentsatutzeko
hartu ezazu denbora,
elkarrekin gu ondo bizitzen
jarraitutzeko gerora.
Murua
Orain bizi nahi, baina bizitzak
jarrai behar geroago,
epe motzeko pozaren truke
hasi ezkero akabo,
badaukat lana, beraz a(d)iskide,
hemen gelditzeko nago,
baina halare maitatzen zaitut
lehen baino ere gehiago.
«Loidisaletxe»
Zuk diozunez hemen ez dago
irabazterik dirurik,
eta zu gabe nik gehio ezin
jaso det hemen bururik,
ez det eza(g)utzen zoritxarrean
alde hortako mundurik,
urreaguan ez al zeguan
ezer lortzeko modurik?
Murua
Goibel jarrita ez zazu bota
nirekin daukadan poza,
horra joanda langabezian
daukat etorkizun motza,
itxaropenez hartu bizia
ez eman epai zorrotza,
gorputzez urrun banago ere
zurekin daukat bihotza.
«Loidisaletxe»
Beraz horrela jarraitu behar
gure arteko auzian,
zu etorri zai ni egondua naiz
hemen bi urte luzian,
esperantzarik banuen eta
maiteminduen klasian,
zure bihotza alperrikan det
ikuitzerikan ezian.
Murua
Nahiz ez ikuitu atseden hartu
ta bizi borondatean,
neri itxoiten egon zaitea
lau edo bost urtean,
nahikoa diru aterako det
hemen bien bitartean,
bion gustoa egingo degu
berriz horruntza joatean.
«Loidisaletxe»
Honekin asko pozten naizenik
benepein ez det esango,
min haundi hori buruan jota
ere ez zidazun emango,
zuk dakizunez alde hortara
ni ez naiz behintzat joango,
ni ahaztutzeko trikimailu bat
ez al da behintzat izango?