Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1989-11-26 Azpeitia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Luis Otamendi
1989-11-26 Azpeitia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Luis Otamendi
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Atzo gauean neska polit bat
eraman nuen etxera,
nik esan nion etorri zaite
pozikan sartu zan bera,
hurrengo goizen esnatua naiz
ez kotxe ta ez kartera,
neska honekin probetxu asko
jaunak nik ez det atera.
Holakorikan mundu honetan
ez zan inoiz gertatuko,
nik disgustua galanta daukat
zergatikan egin uko,
damuturikan aurkitutzen naiz
goizean esna orduko,
jakin banuen ez nuan be(reha)la
nik neska hori hartuko.
On haundirikan ez dida egin
neri zurekin juatiak,
leheno kartera ta bi patrika
nauzkan erabat betiak,
danak ostuta alde egin dit
neska gaizto basatiak,
baina nerekin eginak ditu
bizi guztiko pakiak.