Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1989-12-03 Gernika-Lumo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jon Enbeita, Xabier "Euzkitze"
1989-12-03 Gernika-Lumo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jon Enbeita, Xabier "Euzkitze"
Nombre de la estrofa:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Enbeita
Nire belaun gainean
kulunka egona,
hara non bihurtu dan
mediku gizona,
gaixo txar batek jota
ez du zoriona,
hartzazu belar ura,
hauxe baita ona,
horregaitik bizi da
hainbeste amona. (bis)
Euzkitze
Oso komodoa da
amona(re)n hotela,
esan dit sendatzera
omen datorrela,
baina amona nora
zoaz zu horrela?
Nik belarrik ez det nahi
sendagai bezela,
ez dezu ba usteko
txekorra naizela. (bis)
Enbeita
Hori esan neri ta
al zara abila?
Bateko indizio
besteko pastila,
guri dirua kentzen
ijito kuadrila,
belar hau hartu zazu
zuk lasai mutila,
ta gastatzerakoan
zatoz berriz bila. (bis)
Euzkitze
Modernizatu zaitez
amonatxo xaharra,
pastila gehiegia
ez baita hain txarra,
horretxek ematen dit
behar dan indarra,
nik aspirinak hartzen
ditut barra-barra,
zeuretzat gorde zazu
berbena belarra. (bis)
Enbeita
Minik kendu ezin ta
ostu hainbat diru,
gu mediku hauekin
baigaude katibu,
gorputzari emanez
hainbeste kastigu,
hainbat gaixo gugana
hurbiltzen zaizkigu,
zuek gaixotu ta guk
sendatzen ditugu. (bis)
Euzkitze
Belarrekin iritsi
da eskandalua,
zuk aztoratu dezu
nere gaurko lua,
belarrekin astintzen
dezu akuilua,
doktora konplejutik
dator istilua,
erakutsi zaidazu
zure titulua. (bis)