Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1989-12-03 Gernika-Lumo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Nikolas Zendoia

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (10. 1989)
Actuación
1989-12-03 Gernika-Lumo Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Autores
Egaña, Andoni
Zendoia, Nikolas
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Asteleben goizeko zortzi t´erdiak dira; Egaña, emaztea, jaiki da umeak eskolara bidaltzeko asmoz eta hor non ikusten duen zortziretarako lanera joan behar zuen gizona, Zendoia, oraindik ere lo.

Descripción

Melodia
Adixkidia Andoaindikan
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1989-12-03 Gernika-Lumo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Nikolas Zendoia

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Egaña
Zortzi t´erditan esnatu naiz ta
harriturikan zeharo,
burua dauka manten azpian
erdi tonto, erdi babo,
ordu erdi bat atzeratuta
oraindik ere lo dago;
senarra, ohia maitatzen dezu
andrea baino gehiago!
Zendoia
Mu-u eginaz euli haundia(re)n
modura zu eroriya,
bart arratsean jolaserako
zendun umore alaiya,
bien bitartean zinan senarra(r)i
loa (e)re galeraziya,
txortxorkeria(r)i utziozu ta
jarri zazu gosariya.
Egaña
Alde batetik «fufa»tekoak
bestetik berriz muzina,
ezkon aurretik lorea zena
bihurtu zaigu osina,
ordu erdi bat berandu eta
ohetik jaiki ezina,
ez zen pasako atzo garaian
ohera joan bazina.
Zendoia
Bi umetxoak amari deika
Mikeltxo eta Arantxa,
zortzi t'erditan jeiki zeu ere
hau al da andrea(re)n martxa?
Ta lehenditikan bazenduan zuk
enbustekeri ta saltsa,
zuk ere ipurdi haundi hori
ez dezu bere(ha)la altxa...
Egaña
Gizonezkoek sendian dute
hainbat indar ta potere,
emakumeak biburtzen gera
gizasemeen titere.
Jaiki ta azkar gosa(r)ia presta
egin zaidazu mesere!
Aizu faraoi nahi al dezu neuk
hortzak garbitzea ere?
Zendoia
Berak ziona ongi konpontzen
ginaden ezkon berritan,
baina nolabait nahasten gera
gerorako lan alditan,
faraoi eta osteruntzeko(a)k
hor nola esan dizkitan,
tximak orraztu baino lehenago
ez zaite hasi erritan!
Egaña
SekuIa santan ez digu galtzen
iraindutzeko aukera,
pena da baina zerorrena da
langilearen papera,
behingoagatik makurtu zaite
andrearen esanera,
benga alper zahar, orraztu eta
segi zuk azkar lanera!
Zendoia
Jakina(re)n gaine(a)n geldi zerate
gu nola ibiltzen geran,
lan orduetan atzera eta
aurreratuak bezperan:
Nere andrea, jolasa eta
loa jarriak aukeran;
kantxontxiloak jantzi itzazu ta
ia isildutzen zeran.