Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1989-12-03 Gernika-Lumo Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Mikel Mendizabal, Jon Sarasua

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (10. 1989)
Actuación
1989-12-03 Gernika-Lumo Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Autores
Mendizabal, Mikel
Sarasua, Jon
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Mendizabal aitona da eta Sarasua iloba. Hogeitamaseiko gerran ibili zan aitona. Gaur Sarasua, iloba, ikusten duzu bere gelan soldaduzkaren kontrako pankarta bat egiten.

Descripción

Melodia
Aita izena kanta beharrak
Nombre de la estrofa
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1989-12-03 Gernika-Lumo Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Mikel Mendizabal, Jon Sarasua

Nombre de la estrofa:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mendizabal
Aitona honek oroimen batzuk
baditu bere zaharrean,
gerra garaian ibili ginan
ez tankera ederrean,
eta iloba pankarta eginez
ari da gela aurrean,
aukera hori ez genun izan
nago esan beharrean,
guztiok zuzen eraman ginun
gainera derrigorrean. (bis)
Sarasua
Gerra izan da gizaldi hontan
herri honentzat liderra,
hura pasa zan baina oraindik
zein egoera ankerra,
zu gogor jardun zinaden baina
ez har iritzi okerra,
herri zibila indartu eta
suntsi militar gansterra,
gerra zibila pasa zan eta
hau da orain gure gerra. (bis)
Mendizabal
Gure garaiko istilu hura
noski izan zen galanta,
gaur egunean badaukazute
aukeratxo bat aparta,
segi biloba zeure lanean
osa ezazu pankarta,
ea gainetik pasatzen dezun
soldaduzkaren zarata,
demokrazian baldin bagaude.
ez da arrazoirik falta. (bis)
Sarasua
Gaur pake hitza aipatzen dute
hitz hori gezurrez betez,
baina oraindik militar berek
agintzen dute izatez,
ni ere nago borrokarako
gogoz eta borondatez,
zuk bezelaxe lana eginez
boteretsu haien kaltez,
esprai gorri hau darabilt orain
zure fusilaren partez. (bis)
Mendizabal
Ahal baldin bada marnu zahar hori
beharko degu uxatu,
aukeratxo bat daukazutenez
ederki aprobetxatu,
esan bezela zuk soldaduzka
ahal bada goitik pasatu,
gerrarik edo helduko balitz
aizu biloba pentsatu,
erakutsiko dizut gustora
arma bat nola dantzatu. (bis)
Sarasua
Beraz aitona erakusteko
orain prest agertu zara,
oraingoz behintzat armetarako
nik ez nuke nahi prepara,
baina badakit har litekela
nahiz eta sortu ikara,
batzuk tiroka bestiek espraiz
joka bakoitzak erara,
militar danak akabatzean
libre izango baikara. (bis)