Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1989-12-17 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jon Enbeita, Mikel Mendizabal
Bertsoa entzun |
1989-12-17 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jon Enbeita, Mikel Mendizabal
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Mendizabal
Ferian ibili naiz
astero antzera,
handik bueltatu naiz
kontentu etxera,
baina iritsi eta
hau da abelera!
Kitarra zeinentzako
jotzen ari zera? (bis)
Enbeita
Neretzako ari naiz
hor bait dut afana,
zuk inorentzat duzu
orrua ta lana,
beteko dizut pozik
esandako dana,
pagatzen badidazu
tokatzen zaidana. (bis)
Mendizabal
Morroia ez al zaude
burutikan jota?
Egiak aitortzea
ez zait gaur inporta,
do-re-mi-fa-so-la-si
horra zazpi nota,
altxatu zaitez hortik
haserre nago ta. (bis)
Enbeita
Nagusi honek ez du
inorentzat onik,
baina ez dut egingo
nola hala lanik,
niretzako ez bada
gaur zure txanponik,
neure kitarra jotzen
jarraituko dut nik. (bis)
Mendizabal
Ez zera aurkitutzen
diruaren faltan,
eta mugi(tu)ko zaitut
nere zalapartan,
morroia itzalpean
musikoen plantan,
eta behiak goserik
etzanda kakatan. (bis)
Enbeita
Banekien nik hori
zenduna esango,
juerga danetan dabil
hemengo ta hango,
bera inoiz lanean
ez dugu izango,
neri erakusteko
zeuk egin lehenengo. (bis)
Mendizabal
Zenbat egiten dudan
ez al duzu ikusi?
Pentsa ni ere naiz gaur
etxeko nagusi,
abiatu zindezke
hemendik igesi,
Andaluzi aldera
kitarra ta guzi. (bis)
Enbeita
Arrazoirik ez du ta
orrua beruan,
baina hemen ez zaude
na(g)usi seguruan,
amenazurik ez zuk
jarri inguruan,
bestela joko zaitut
kitarraz buruan. (bis)