Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1989-12-03 Gernika-Lumo Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Iñaki Murua, Jon Sarasua

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (10. 1989)
Actuación
1989-12-03 Gernika-Lumo Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Autores
Murua, Iñaki
Sarasua, Jon
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zuek ama-alabak zarete, Sarasua ama, Murua alaba. Erosketak egitera joan zarete elkarrekin eta hau komeria, biori jantzi bera gustatu.

Descripción

Melodia
Kantatzera nijoa
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1989-12-03 Gernika-Lumo Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Iñaki Murua, Jon Sarasua

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Sarasua
Alabak egiten dit
nahiko enbarazu,
berarekin disputan
horrenbeste kasu,
neska gaztea baina
txolina zera zu,
lanean hasi arte
itxaron ezazu. (bis)
Murua
Ama behar didazu
ausardia barka,
biok gusto berdina,
jaunak hau da marka!
Soineko horrek taila
neretzako dauka,
zuri gelditzen zaizu
lurrean tarraka. (bis)
Sarasua
Senargaia(re)kin ere
ez al zera ari?
Hortikan mesederik
ez zaigu agiri,
nahi baduzu har zazu,
ez eskatu niri,
ta dirua eskatu
Antonio Mariri. (bis)
Murua
Hark ere dirutik du
mixeri gorria,
ta nere amak ere
antzeko larria,
soineko hori jantzi ta
aurrean jarria,
irudiko zenduke
txori-izugarria. (bis)
Sarasua
Holan hitzegitea
zuretzako kalte,
non da errespetoa
alabatxo maite?
Diru gabe ezin da
kutizia bete,
nik agintzen dut eta
izorratu zaite. (bis)
Murua
Beraz izurramena
nigana igorri,
begia bota diot
soinekotxo horri,
hartu eta behar det
etxeraino korri,
nahi badezu atzetik
segika etorri. (bis)
Sarasua
Alabak egon nahi du
itxuraz beti on,
baina gaurkoan ez du
nahikoa zorion,
nik ez diot emango
ta ea zer dion,
permanentea ere
nik ordaindu nion. (bis)
Murua
Zedorrek egina da
hori badakizu,
beraz kostatu gabe
diruz behintzat, aizu!
Esango zenidake:
«soinekoa hartzazu»,
ama on baten gisan
maite baninduzu. (bis)