Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1989-12-17 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jon Enbeita

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (10. 1989)
Actuación
1989-12-17 Donostia Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Autores
Enbeita, Jon
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Zuk, atzerritarra izanik, Euskal Herrian eraman duzu ia bizitza osoa. Gaur jubilatuta bazoaz zeure sorterrira....

Descripción

Melodia
Munduko ilunabarra
Nombre de la estrofa
Neurri luzekoak

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1989-12-17 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jon Enbeita

Nombre de la estrofa:  Neurri luzekoak 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Munduko ilunabarra,
adinaren zoritxarra,
ahultzen dijoa indarra,
baina ez barneko garra,
etorri nintzen herri hontara
berau zen nire izarra,
bertan utzi dut izerdia ta
zorionaren aparra,
bertan uzten dut nire irria
ta bertan nire negarra,
berriro neure jaio etxera
daukat itzuli beharra,
baina ez zaitut inoiz ahaztuko
ene Euskal Herri zaharra. (bis)

Esan dut mila gorespen,
hitz bat ere noa jeisten,
adinak gaitu bereizten
ta albo batera uzten,
baina edadez gizonak dugu
gauza zuzenak ikasten,
esperientzian gure bihotzak
asko bait du irabazten,
zu agurtzean nire hesteak
dirudi direla hausten,
baina bizitza zugandik urrun
hain zaila bazait erizten,
hil aurretikan etorri nahi dut
berriz ere zu ikusten. (bis)

Kanta izan dizut sarri,
hamaika abesti barri,
baina gaurkoan naiz larri,
joatea da mingarri,
zu ikusteko ardurak nindun
garai haretan ekarri,
ezagutu ta gure bihotzak
oratu ziren elkarri,
ordutik hona ni izan nauzu
hau esateko egarri,
ni banijoa nere etxera
adinez bait naiz elbarri,
baina zu beti izango zara
nire bigarren Aberri. (bis)