Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1989-12-17 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jon Lopategi, Mikel Mendizabal

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (10. 1989)
Actuación
1989-12-17 Donostia Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Autores
Lopategi, Jon
Mendizabal, Mikel
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zu, Lopategi, apaizaren esanetara ibili zinen gaztetan. Gaur, Mendizabal apaiza, ezkonduta dago eta zu, berriz, oraindik soltero.

Descripción

Melodia
Kantore berri xarmant batzuek
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1989-12-17 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jon Lopategi, Mikel Mendizabal

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lopategi
Gogoan hartu beharrekoa
Mandalunizen esana,
hemen nazue mutilzaharturik
lehenago gazte izana,
eta begira lehendik honera
nola aldatu den plana,
apaizak berak egin du orain
neri uzten ez zidana. (bis)
Mendizabal
Kontseju batzuk eman nizkizun
gazte aroko bizitzan,
orain garaiak aldatu dira
beti berdin ezin izan,
gauza okerrak ikusi ditut
gaur eguneko Elizan,
itxaropena galdu nuen da
hargatik ezkondu nintzan. (bis)
Lopategi
Horrexegatik sortzen dizut nik
egun hontan sesioa,
zuk galgarekin hartzen zenduen
beti nire desioa,
berandu samar ikusi dut nik
apaizaren lezioa,
lehenengo lanak egin ditu ta
gero bedeinkazioa. (bis)
Mendizabal
Gazte denboran Eliza zer zan
nizun nik erakutsia,
gero neronek egin det hemen
lehen zuri galerazia,
Vaticano-tik nola genduen
aginpide berezia,
ez pentsa gero nerea danik
gertatu erru guzia. (bis)
Lopategi
Pentsatzen nago ez ote zeran
zu ere Judasen pare,
sasoian kasu egin nizun da
hain gelditu naiz herabe,
niri neskatxak galerazi ta
bera ederrenaren jabe,
ni zure erruz geldituko naiz
batere fruturik gabe. (bis)
Mendizabal
Oraindik ere garaian zaude
hasi zaite berehala,
eta frutua heldu daiteke
gogoa bada zabala,
nik gauzatxo bat azaldu nahi dut
hontaz nola edo hala,
apaizak ere hezur-mamizko
pertsona batzuk gerala. (bis)
Lopategi
Aditu dut nik zure kantua
etorri zait oihartzuna,
sentimentuaz ondo bustia
eta penetan entzuna,
bota didazun arrazoi hortan
har ezazu erantzuna,
zertan galazi zenidan zuk lehen
zeuri gustatzen zaizuna. (bis)
Mendizabal
Lehen esan dizut holakoxeak
zirela goiko baldintzak,
aldaketa bat eman behar du
gaur eguneko Elizak,
eta sendotu nahi badituzte
erlijiozko bizitzak,
etorkizunez bultza ditzagun
ezkondutako apaizak. (bis)