Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1962-12-30 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jon Azpillaga

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (4. 1962)
Actuación
1962-12-30 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Irigoien, Alfonso
Bertsolaris / Autores
Azpillaga, Jon
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Or aurrean daukazu sobre bat amar milla pezetakoa. Amar milla pezeta oriek gaur emen txapeldun gelditzen danarentzat izango dira. Ta baldin zuretzat gertatuko balira, diru orrekin zer egingo zendukean kantatu bear dezu iru bertsotan.

Descripción

Nombre de la estrofa
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1962-12-30 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jon Azpillaga

Nombre de la estrofa:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Onuntz etorri ordurako gu
jarriak giñan kezketan,
amar bat milla pezeta ortxe
jarriak daude sobretan,
amar bertsolaritatik danak
estimatuak benetan,
neretzat izan ezkero danak
gastauko ditut festetan,
bañan nolatan izango ez dan
zertan egin ametsetan?

Gastatze orrek izaten ditu
txit ondoren itxusiak,
ta pena aundia ematen bai-du
lanian irabaziak,
neri ezpaidit afiziyorik
iñoiz eman gordetziak
iñork eztaki zer etorkizun
izango duan atziak,
emen utzita juanak dira
orain arteko guziak.

Gu beti izan genezakela
ejenpluaren peskisan
batzuk dutena kalean eta
beste batzuek elizan,
oso jakintsu aundi batekin
ni lenguan egon nintzan,
ta arrek ere itz eder auek
eman zizkidan eskeintzan:
ondo gastatutako diruen
damurik beñere ez izan.