Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1962-12-30 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jose Joakin Mitxelena

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (4. 1962)
Actuación
1962-12-30 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Irigoien, Alfonso
Bertsolaris / Autores
Mitxelena, Jose Joakin
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Mitxelenak beste iru bertso. Atzo zure semetxo bakarra trenak arrapatu zuan ta gaur erdi illean dago. Ama Birjiña Arantzazukoari otoitz egiten diozu aurrarentzat osasuna eskatuaz. Iru bertsotan.

Descripción

Nombre de la estrofa
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1962-12-30 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jose Joakin Mitxelena

Nombre de la estrofa:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Pentsa zazute zer naigabea
beraz daukan Mitxelenak,
gure etxera eldu dirade
iñongo naigabe denak,
geren aingeru orrekin gindun
geuren zoririk onenak,
momentu batez negartu gera
len poz-irritan geundenak,
seme txiki bat izaki eta
ua arrapatu nau trenak.

Oraindik ere bizi da bañon
naiko lanak, bai, baditu,
nik nai nukena da beñepian
bera bizirik arkitu,
zeru gañeko Aman bitartez
Arantzazuk oik or ditu,
zenbait naigabe-atsekabeak
lezazkienak ornitu,
ni oraintxen naiz premian eta
gaur emango al ditu!

Nik eztadukat ezer gordetzeik
eta dauzkaten guzirik
Ama, zuretzat dauzkat biotzez
gaur emen erakutsirik,
zorion danak galduta dauzkat
semeik gabetan utzirik,
beste laguntzik ez det eskatzen
ta ez det bear besterik,
eriotzean deten seme oi
gorde dezala bizirik.