Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1962-12-30 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki", Miel Zabaleta

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (4. 1962)
Actuación
1962-12-30 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Irigoien, Alfonso
Bertsolaris / Autores
Iztueta, Joxe Miel "Lazkao Txiki"
Zabaleta, Miel
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zabaleta izango da pistolerua, eta Lazkao-Txiki banku batean enpleatua dagoena. Sartu da pistolerua bankuan ta bertan arkitzen dan enpleatuari, pistola eskuan duela, bankuko diru guzia eskatzen dio.

Descripción

Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1962-12-30 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki", Miel Zabaleta

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Zabaletak:
Ateraldi bat orain izan du
Zabaletaren buruak,
ikusirikan ikasitzeko
daduzkagun liburuak,
zu or zaude banku batian
kanpo eta inguruak,
ilko zaitut, ekarri izkazu
zeorrek dauzkazun diruak.

Lazkao-Txiki:
Gizon alperrak sumatutzen du
makiñatxo bat eskola,
bañan pentsatu diruak zaintzen
fintasunean nagola,
ik eskuetan ekarri arren
ikaratzeko pistola,
bizirik kentzen ez baldin banak
ez dit emango iñola.

Zabaletak:
Modu onetan zeren bankuan
trantze txarrian jartzia,
eta artzazu nik esan arte
zuk e ba pazientzia,
eta pentsatu zu or zaudela
diruan jaun da jabia,
bañan aguro pistolarekin
kenduko dizut bizia.

Lazkao-Txikik:
Pistolarekin egin nai dezu
emengo diruen jabe,
lanian geyo sayatutzea
zuk ez al zenduke obe?
igertzen dizut zure barrua
egiñik etsaizko labe
gelditu biazu dirurik gabe
eta itzalaren jabe.

Zabaleta:
Zu, bankerua, jarri dirazu
orain sekulako lana,
bañan alare egin beazu
pistoleruan esana,
eta orduan ongi izateko
zuk izango dezu dana,
diruak neri ekarri eta
ingo'itegu erdibana.

Lazkao-Txikik:
Nere etsai au maltzurkerian
ni engañatutzen dabil,
lendabizitik zakar asi zait
ta orain jarri zait umil,
bañan nola're nerekikua
gaur ez dek egingo, mutil,
iri ezertxo gaur utzi bañan
kasik nayago diat il.