Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1962-12-30 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki"
1962-12-30 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki"
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Ezkon berriak bere barruan
badu ondoren adurra
bañan poz ori geyentxuetan
izan oi degu laburra,
gure lenengo landaretxuak
egin orduko agurra,
guztiya oso ez ote dagon
badaukat naiko bildurra.
Zorionaren jabe ustez ta
engaño baten modura,
nere lenengo landaretxuak
au ekarri du mundura,
sano ta garbi etorri balitz
ortan etziyori ardura,
o, nere Jauna, lagun zaidazu
jasotzen dedan tristura.
Sinis zazute guraso batek
berekin duen pixua
oinbeste egunez amets egiñik
espero zuen usua,
mundu ontara betiko gauez
sortu baitzaigu gaxua,
arren pozetan egon gera ta
ta aizkenian itxua.