Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1962-12-30 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Manuel Olaizola "Uztapide"

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (4. 1962)
Actuación
1962-12-30 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Irigoien, Alfonso
Bertsolaris / Autores
Olaizola, Manuel "Uztapide"
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Tema propuesto
Iru bertsotan zure bizitza kontatu zazu.

Descripción

Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1962-12-30 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Manuel Olaizola "Uztapide"

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nere bizitza esplikatutzen
egin biar zerbait kantu,
aditzalliak emen daude ta
artu dezatela kontu,
bizimodu onak baziran baño
guk ainbeste fundamentu,
beti pobriak izan gerade
baño bai bizi kontentu.

Zortzi seme ta alabarena
guraso aita ta amak,
gure era ayen babes batian
azi izandu geranak,
premiz nuen da nik ontzat artu
nituen ayen esanak,
beti eziñian gabiltza baño
pazientziz pasa danak.

Esan dizutet pobre sortu ta
pobre izana naizela,
ta sinisten det urte obiak
geroztik ez datozela,
bañan nik beti bizi nai nuke,
jaun maitiak, bai, onela,
pobrezan Kristo Nazaren bertan
bizi izan zan bezela.