Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1980-01-06 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Manuel Sein "Xanpun"

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (7. 1980)
Actuación
1980-01-06 Donostia Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Iriondo, Joxe Mari
Bertsolaris / Autores
Sein, Manuel "Xanpun"
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Tema propuesto
Gizona ez da ogiz bakarrik bizi.

Descripción

Nombre de la estrofa
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1980-01-06 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Manuel Sein "Xanpun"

Nombre de la estrofa:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Jainko maiteak bai mundurako
gorputz bat emana gaitu,
ta harek dauzkan gora-berak
behar ditugu garraitu.
Ez gintezke, ez, aragiaren
hazkuntzaz beti gelditu,
ta gorputzaren naiari ere
beti ezin obeditu,
harek arima bat baduela
behar ginduke orroitu.

Gorputzak eta arimak daukan
bidea behar da bete,
batek ona du eta menturaz
bertzearentzat da kalte.
Bainan mundurat, ez da dudarik,
hortako eman gaituzte;
orroitu ere ez gira hemen
betikotz, eta hau bete:
behar ditugu biak ereman
Jainkoak nai duen arte.

Zer ote dugu gorputz triste bat
ikusiz nola hor naizen,
ta haren zainak lana ematen
nautela egun garraitzen;
Bainan barnean, aitor dautzuet,
bertze zerbait dut senditzen,
ta gorputz hori baino gorago
dela ere iduritzen,
bertzenaz hemen alimale bat
bezala izanen nintzen.