Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1980-01-06 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jon Azpillaga, Txomin Garmendia

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (7. 1980)
Actuación
1980-01-06 Donostia Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Iriondo, Joxe Mari
Bertsolaris / Autores
Azpillaga, Jon
Garmendia, Txomin
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zuen inguruan ez da giro. Au da usaia! Biotako bat izan da, noski.

Descripción

Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1980-01-06 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jon Azpillaga, Txomin Garmendia

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Azpillaga:
Bi lagun bildu gera
alkarren onduan,
beti ibiltzen gera
alako moduan;
gizon ederra nago
osasun senduan,
ortikan konturatu
zeñek bota duan.

Garmendia:
Ondo bazkaldu degu
esan duan trazan,
bazkaldu ondorenak
nei ez dit erasan;
usai onak izaten
dirade baratzan,
onek bota duena
kiatsa're bazan.

Azpillaga:
Onuntz etorri gera
ondo bazkalduta,
Garmendia jaunak au
berak esan du-ta;
nere gorputza ezin
legoke galduta,
kolore onak ditu
bana ustelduta.

Garmendia:
Ustelduta dagola
daukaten jardiña,
neri iruditzen zait
gaur badala diña;
Azpillaga'i tokatu
ixildu eziña,
obe zenduan onuntz
etorri ez baziña.

Azpillaga:
Gauzak pasatzen dira
gaurko egunian,
ondo mantendu gera
jan ta eranian;
Garmendia´k usaia
du aldamenian,
zaratarekin bota
botatzen danian.

Garmendia:
Ainbat aitzaki emen
dago alkarrentzat,
bazkalondu onetan
Garmendia'rentzat;
fama txarra, Azpillaga,
daukazu zuretzat,
zeuk pekatu eginda
kulpak besterentzat.