Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1995-10-29 Zumaia Txapelketa [Bertsoa] / Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II"

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (6. 1995)
Actuación
1995-10-29 Zumaia Txapelketa
Gai-emailea
San Sebastian, Xabino
Bertsolaris / Autores
Eizmendi, Juan Jose "Loidisaletxe II"
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Tema propuesto
Asko kostata baina lanpostua lortu duzu azkenean. Bihar da zure laneko lehen eguna. Goizeko bostak dira eta ohean oraindik begirik itxi gabe zaude.

Descripción

Nombre de la estrofa
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1995-10-29 Zumaia Txapelketa [Bertsoa] / Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II"

Nombre de la estrofa:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hainbat alditan honi buruz nik
jendeari hitzegina,
lehenengo aldiz ikusiko det
nere lanan etekina.
Saiatuko naiz ordurik ordu
lan egiten ahalegina,
hamaika aldiz egun honekin
lehenago amets egina,
baina nahikoa gogorra bada
sortu didan eragina.

Ez dakit pozak edota kezkak
gaur zeinek nauen irentsi,
baina lan baten jabe naiz eta
hori ere ez da gutxi!
Zaila zegola jakinagatik
eskean ez nuen etsi
eta ez dakit sinesmenikan
eman hainbeste ametsi,
lorikan behintzat ezin det hartu
nahiz eta begiak itxi.

Nahiz eta sartu beharra dedan
ordutegian esklabo,
behartsuaren familietan
beste biderik ez dago.
Lanikan egin ezean gure
etorkizuna akabo!
Zerbait lortu det azkenik eta
orain oso pozik nago,
baina aitortu beharra daukat
nere ama gustorago.