Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1995-10-20 Usurbil Txapelketa [Bertsoa] / Joxe Munduate, Juan Mari Narbaiza

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (6. 1995)
Actuación
1995-10-20 Usurbil Txapelketa
Gai-emailea
Usarralde, Inaxio
Bertsolaris / Autores
Munduate, Joxe
Narbaiza, Juan Mari
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Biok eritetxean zaudete. Narbaiza erizaina eta Munduate indizioaren orratza ikusi orduko, karrasika hasi zaren gaisoa. Hiruna bertso Narbaiza hasita.

Descripción

Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1995-10-20 Usurbil Txapelketa [Bertsoa] / Joxe Munduate, Juan Mari Narbaiza

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Narbaiza:
Erizain daramazkit
hogei urte kasi
ta pasatuak ditut
hamaika desgrazi.
Indiziuagatik
hainbeste garraisi,
kokoloagorikan
ez diat ikusi.

Munduate:
Kokolo samar igual
baleike agian,
baina hartu gabea
nago aspaldian.
Bista ere ez duzu
modu egokian,
igual sartuko dit
behar ez dan tokian.

Narbaiza:
Honen estuasuna
honen izerdia,
behar ez dena eskuz
daduka gordia.
Lehen'e zulatua dek
hik atze erdia,
hain sentibera al duk
hire ipurdia.

Munduate:
Zaztada emateko
honek dauka grina
ta nik nozitu behar
horren eragina.
Penizilina behar ta
ekarri morfina,
enfermerarena dut
beldurrik handina.

Narbaiza:
Ni txukun etortzen naiz
eta borondatez,
larri jartzen bazera,
zeuretzako kaltez.
Lotzen ez bazaituzte
sokaz edo katez,
ahoan sartuko'izut
ipurdiko partez.

Munduate:
Lehen ere txorradatik
entzun dut nik aski,
patxu parean dauzka
kristonak bi saski.
Baina esango dizut
ta entzun zazu azti!
Zuk sendatzen banauzu
ez nengon hain gaizki.