Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1995-11-19 Azpeitia Txapelketa [Bertsoa] / Millan Telleria
1995-11-19 Azpeitia Txapelketa [Bertsoa] / Millan Telleria
Nombre de la estrofa:
Neurri luzekoak
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Haurtxo zinala, etorri zinan
ni bizi naizen herrira,
geroztik ez det maitasunikan
zugandikan erretira.
Beti izan naiz zure zaintzaile
ta beti zure kupira,
inola ez det maitasunikan
isuri gure azpira.
Baina haurtxoa, itxaropena,
ote liteke hobira?
Negarra eta intzira,
begiak malko zingira.
Guk izan degun bizialdia
ia aldatzen ari da.
Negarrez nago besarkada hau
bukaera dala begira!
Bizitzan beti nahi den guzia
nola ezin degun egin,
haur zinadela, hartu zintudan
ta jada gazte atsegin.
Hain zinan mutil berezia zu
kolorez ere ezberdin!
Bainan bizitzan trago batzuek
izaten dirade ozpin.
Landare batzu loreak dira
ta beste batzuek osin.
Ai mutiko axal gordin,
entzun arretaz eta fin!
Zu joan arren maiteko zaitut
hauxe behar dezu jakin
eta zabaldu zure bihotza
zurekin oroitu nadin.
Agurrak ez du inoiz izaten
amaiera animosoa,
gureak ere izan ote du
espero zen frakasoa...
Zergatik gure maitasun honek
era hontako erasoa!
Hain zinan mutil xumea eta
leiala eta mantsoa...
Ta agurtzeko nere besarka
gerta leike txikitxoa.
Zureganako pausoa,
nahiz ez zen izan gozoa,
baina nolabait nere besarka
bedi gaur ondo jasoa;
zurekin pasa nahi bait nuen nik
nere bizitza osoa.