Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1995-11-19 Azpeitia Txapelketa [Bertsoa] / Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II"

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (6. 1995)
Actuación
1995-11-19 Azpeitia Txapelketa
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Autores
Eizmendi, Juan Jose "Loidisaletxe II"
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zu Loiolako basilikan, meza nagusian eskutik eskura dabilen diru-zorroa zaitugu. Hiru bertso nahi duzun neurri eta doinuan.

Descripción

Melodia
Gregario edo laguntzaile naiz
Nombre de la estrofa
Neurri luzekoak

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1995-11-19 Azpeitia Txapelketa [Bertsoa] / Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II"

Nombre de la estrofa:  Neurri luzekoak 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Eskutik esku, begira hemen
nola nauten pasatuko,
une batean atsedenean,
ez det asko gozatuko.
Lan dana egin eta ez dakit
zenbat esan osatuko,
askorik ez det hartuko,
gehiegi ez da lortuko.(bis)
Gauza batetan seguru nago
eta ez naiz bildurtuko,
gaur hartutako tripakadakin
behitzat ez naiz ni lertuko.(bis)

Diru bilketa bat egiteko
propio nago jarria,
jendeak badu ni bialtzeko
gogo ikaragarria.
Ikusten danez, borondatea,
daukate nahiko urria,
jende asko etorria;
bildu da gure herria.(bis)
Baina ez da ez haundiegia
hauen diru iturria,
txanpon hauekin ez da egingo
honen teilatu berria!(bis)

Hemen nago ni baten ondoan
pasa zait beste esku ta,
norbaitek zerbait emango duen
itxaropenak poztuta.
Ilusioak aldiz, ordea,
gelditzen zaizkit moztuta.
Borondatea ahaztuta,
patrika ez nahi hustu ta; (bis)
ni ibiltzen naiz jende guztian
enbarazu bihurtuta.
Gaurtik aurrera hobeko nuke
betiko nunbait ezkuta!