Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2003-11-16 Eskoriatza Txapelketa [Bertsoa] / Bixente Gorostidi, Maialen Lujanbio

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (7. 2003)
Actuación
2003-11-16 Eskoriatza Txapelketa
Gai-emailea
Aizpuru, Egoitz
Bertsolaris / Autores
Gorostidi, Bixente
Lujanbio, Maialen
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Bixentek ez dauka bizitza osoa lanean igarotzeko asmorik. Urteak daramatza langabezia kobratuz. Zuk, Maialen, ez duzu hori ulertzen. Maialen hasita, hiruna bertso hamarreko txikian.

Descripción

Melodia
Agur sagar beltzeran
Nombre de la estrofa
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2003-11-16 Eskoriatza Txapelketa [Bertsoa] / Bixente Gorostidi, Maialen Lujanbio

Nombre de la estrofa:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Lujanbio:
Nolabait ere bizi
beharko dalako
nabil eskuak lakar
ta patrikak plako.
Zuk gogorik ez dezu
behin´e ezertako
bizi patxararikan
ez dezu faltako
nun ikasi zenuen
ofizio hortako?

B. Gorostidi:
Honetan ni berez naiz
artista ta maisu
zuk egunero gogor
lan eiten badezu
langabezikoentzat
ere eskeintzen dezu
hori guretzat ez da
oso txarra, aizu!
Zenbat ta gehio egin
gutxigo daukazu.

M. Lujanbio:
Gainera errukizko
zure begirada
hola jasan beharra
normala al da ba?
Nere patrikak badu
zulotxo bat, hara!
Uste nun zihoala
dena haziendara
baina biden bat badu
zure patrikara.

B. Gorostidi:
Gutxi heltzen da baino
heltzen da hala're
dagona banatzea
degulako lege
gehiegi egitea
ez degu mesede
zure aldean bizi naiz
ondo ta dotore
nahiz askotan ibili
diru askorik gabe.

M. Lujanbio:
A ze erretolikak
botatzen dizkiten!
Arrazoi itxurako
hoiekin ez irten
denentzat banatzea
ondo dezu irizten
nere dirua dabil
zure egunak pizten
baina zurerik ez da
nigana iristen.

B. Gorostidi:
Zureak neregana
datoz zuzenean
nereak zurera ez,
ez bide berean.
Ederki moldatzen naiz
ni zure aldean
eta jarrai dezadan
oraingo planean
pena hartzen det baino
zuk segi lanean.