Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2003-11-09 Andoain Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Aritz Zerain

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (7. 2003)
Actuación
2003-11-09 Andoain Txapelketa
Gai-emailea
Tolosa, Gorka
Bertsolaris / Autores
Agirre, Amaia
Zerain, Aritz
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Amona eta biloba zarete. Zuk, Aritz, bilobak, zailtasun handiak izaten dituzu hilaren bukaerara iristeko. Amaia amonak, berriz, bere pentsiotik zerbait aurreratzea lortzen du hilero. Amaia hasita, hiruna bertso zortziko nagusian.

Descripción

Melodia
Kantore berri xarmant batzuek
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2003-11-09 Andoain Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Aritz Zerain

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Zerain:
Hil bukaeran beti izaten det
majina bat desengaino
nahiz ahorratzen jarri ohi dedan
ez dakit zenbat enpeino.
Nik poltsa hutsa ta zuk karteran
majina bat diru soino
nere soldata bajuagoa al da
zure pentsioa baino? (bis)

A. Agirre:
Hirurehun euro ta mila euro
hor bada nahikoa alde
nere soldata eskuratzen det
baina hori ez da debalde.
Biloba maite ez zera egingo
inoiz sos apurren jabe
hiru pauso´re eman ezean
tabernetan sartu gabe. (bis)

A. Zerain:
Baina derrigor ez al da izaten
tabernara juatea?
Han izaten det pake pixka bat
ta han det lagunartea.
Amona izan bilobarekin
esku on ta borondatea
soluzioa izan daiteke
neri paga ematea. (bis)

A. Agirre:
Nik diru asko ez eta bera
ondotikan atakean
itxaropena jarri al dezu
amonan borondatean?
Arratsaldero zatoz nigana
egongo gera pakean
gastu haundirik ez dezu izango
nerekin zauden artean. (bis)

A. Zerain:
Behar duenak ez dauka eta
daukanak berriz aldrebes
bizitza honen errepartua
nik uler nezake nekez.
Zurekin ez naiz amona joango
ez zaidazu eska mesedez
diru beharrik ez det izango
bizi gogorik ere ez. (bis)

A. Agirre:
Mesede truke egin nahi zaitut
nere pagaren bezero
bizi gogoa zapuztu omen
dizut ta zenbat endredo.
Zatoz nerekin zahar etxera
biloba arratsaldero
eta han paga emango dizut
punttun irabaziz gero. (bis)