Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2003-11-16 Eskoriatza Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Goikoetxea, Maialen Lujanbio

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (7. 2003)
Actuación
2003-11-16 Eskoriatza Txapelketa
Gai-emailea
Aizpuru, Egoitz
Bertsolaris / Autores
Goikoetxea, Arkaitz
Lujanbio, Maialen
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Mendizaleak zarete eta Everesten gora zoazte biok. Arkaitz aurreko espedizioek utzitako zaborrak biltzera zoaz. Maialen, berriz, gailurrera iristeko asmoz. Arkaitz hasita, hiruna bertso zortziko nagusian.

Descripción

Melodia
Erreguetan ari nintzela
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2003-11-16 Eskoriatza Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Goikoetxea, Maialen Lujanbio

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Goikoetxea:
Zure bideak nola behar dun
ez dizut erakutsiko
baina pentsatu hemen gaudela
oso denbora gutxiko.
Zabor biltzera etorri naiz ni
ez ditut hemen utziko
luzaro gabe ez dugu-eta
Everestik ikusiko.

M. Lujanbio:
Everestikan ez dela egongo
arrazoi egiazkoa
nik une baten traban badaukat
ordea bota kaskoa.
Nik uzten dudan txiki hau ez da
hondakin errekastoa
baizikan eta nere mirari
haundiaren arrastoa.

A. Goikoetxea:
Berak utzia ez omen da deus
hara gure neskatila!
Zure aurretik hemen pasa da
lehenago ere kuadrila.
Goia ikusten benetan zera
iaioa eta abila!
Txiki ta txiki hola sortzen da
hemen dagon zabor pila.

M. Lujanbio:
Txiki ta txiki, haundi bihurtu
ez dago ez zabor faltik!
Akaso nik det erru punttu bat
galdetzen dezu zergatik:
gure esponsorrek ordaintzen dute
gailurra lortzeagatik
baina baita ere beren izena
bidean uzteagatik.

A. Goikoetxea:
Mendigoizale haundien gisa
hementxe zera aurkeztu
ta luze gabe hola segituz
honek bueltarikan ez du.
Esponsor horrek hartu omen zaitu
oraingoz larri ta estu
baina lehenengo denok mendia
behar genuke babestu.

M. Lujanbio:
Babestu egin behar degu bai
ta normala zu mintzea;
zilegia da ari zeran lez
malkar dena garbitzea
baina helburu bakar bat dut nik:
nere marka gainditzea
eta ahal bada zaborren gisan
bidean ez gelditzea.