Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2003-11-09 Andoain Txapelketa [Bertsoa] / Iker Osa, Aitor Sarriegi

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (7. 2003)
Actuación
2003-11-09 Andoain Txapelketa
Gai-emailea
Tolosa, Gorka
Bertsolaris / Autores
Osa, Iker
Sarriegi, Aitor
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Aita semeak zarete. Zuk, Iker, emaztearekin eztabaida gogorra izan eta Aitor semearen gelara joan zarenean negarrez aurkitu duzu. Iker hasita, hiruna bertso zortziko nagusian.

Descripción

Melodia
Santa Barbara zure bizitza A
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2003-11-09 Andoain Txapelketa [Bertsoa] / Iker Osa, Aitor Sarriegi

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Osa:
Gelara sartu eta semeak
tristetu egin nau pranko
zu egon lasai elkarbizitzan
moldatzen baikera bapo;
alde batera utzi itzazu
zure negar, zure malko
ama nerekin haserratu da
asko maite nauelako. (bis)

A. Sarriegi:
Edredoipea izan dut beti
gordeleku segurua
eta gaur ere heldu zaizue
eztabaidaren ordua.
Hainbeste maite baldin bazaitu
astin ezazu burua
oso arraroa iruditzen zait
adierazteko modua. (bis)

I. Osa:
Ondo ez dakizu baina holakoak
izaten dira loturan
sentimentuen korapiloak
horrela dabiltza gugan.
Ez ulertuak zure amatxo
sartua dauka tristuran
zoaz harena ta esaiozu
nik´e zenbat maite dudan. (bis)

A. Sarriegi:
Ondo dakizu sarri zerate
era horretan ibili
nere aurrean ezin dezue
ia gehiago estali.
Beti berdintsu egiten dezu
lehenik giroa kiskali
ta trapu zaharrak konpondu asmoz
gero semea bidali. (bis)

I. Osa:
"Ez haserretu" zuk gurasoei
hala esaten diezu
baina tartean egunez egun
bada hainbat konpromezu.
Gu haserratu egiten gera
gero errezu ta errezu
noizbait ezkontzen baldin bazera
ordun ulertuko dezu. (bis)

A. Sarriegi:
Ezkontzak eta aguantatzeak
zer ikusi asko dute
dirudienez ia ez dezue
elkar horrenbeste maite;
agian biok banandu ere
egin behar zenukete
nik zoriontsu nahi baitzaituztet
batera ala aparte. (bis)