Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2003-12-14 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Ekaitz Goikoetxea
2003-12-14 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Ekaitz Goikoetxea
Nombre de la estrofa:
Hamalaukoa, handiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Ingresatu ta gutxira
ilunak nakar argira
pozak non dauka kabida?
Bisaia malko kabi da
bi begietan antzematen zait
etsipenaren distira
gela barruan ipini baitet
begirada eta mira.
Oh medikuak ate atzetik
azkar irtengo balira!
Diagnostiko eta berriak
nik horixe det desira
baina agian nahiago nuke
zaharrak baldin badira. (bis)
Etxetik erietxera
eskaileretan behera
sentimenduen aukera
aguro etorri gera.
Nere aita zen bihotzez ahul
ta gizon xumea bera
neroni ere ipinia naiz
histerikoen antzera.
Orain begiak zuzendu ditut
kirofanoko atera
"Azkar mediku zure tokitik
ateratzen ez bazera
nere bihotza geldituko da
bereakin batera!". (bis)
Amak ninduen erditu
aitak hamaika meritu
zenbat otoitz ta prediku
egin ditudan insitu!
Une hauetan etsia baino
ezin dezaket sentitu
non ote daude etxe hontako
doktora eta mediku?
Argi txiki bat etorria zait
zirrikituz zirrikitu
nere besoak gurutzaturik
ezin naiteke gelditu
denbora maisu ona da baina
ikasleak hiltzen ditu. (bis)