Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2003-12-14 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
2003-12-14 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
Nombre de la estrofa:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Goizeko ordubi t'erdiak eta
sentitzen nintzen arraro
nahiz eta hartu bi aspirina
ta urari hiru trago.
Pentsatu nuen "Gora igotzea
ez al da hobe izango?".
Igo behar banun igo naiz eta
nerbio denak akabo
silla naranja txiki batean
bi ordu t'erdiz itxaro
urgentzitako gelan egon behar
baldin bada hain luzaro
urgentziaren berri egun bat
lehenago eman beharra dago! (bis)
Urgentzitako gela txiki hau
nola izan inoren poza?
Giro atsegina topatzeko ere
ez da toki aproposa.
Nere ondokoak sufritu ei du
akzidente baten bortxa
eta barrengo minetan dago
bestaldeko hanka motza
pareko amonak barruan dauka
bere beldurraren hotsa
ta hango neskak dantzan dabilki
izu batean kokotza...
Gela berde hontan juntatzen dira
bizitza ta heriotza. (bis)
Jo eta fuego tiraka dabiltz
enfermero eta ate
beraien presa ez da izango
zai dagon inoren kalte.
Batzuk ta bestek begi bietan
etsipena daramate
hemen zenbaitek pentsatuko du
"Eutsi dezaket, noiz arte?".
Azken batean ni ondo nago
pozez eta tripa bete
ez daukat ez nik nere ondokoek
aina pena, aina neke
azken batean nere umetxoa
hementxe jaio liteke. (bis)