Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2003-11-09 Andoain Txapelketa [Bertsoa] / Mikel Arrillaga, Aitor Sarriegi

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (7. 2003)
Actuación
2003-11-09 Andoain Txapelketa
Gai-emailea
Tolosa, Gorka
Bertsolaris / Autores
Arrillaga, Mikel
Sarriegi, Aitor
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Mikel taxi-gidaria da, eta zu, Aitor, Mikelen taxiaren atzeko aldean zoaz erditze-minekin larri. Aitor hasita, hiruna bertso zortziko txikian.

Descripción

Melodia
Dama gazte xarmant bat
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2003-11-09 Andoain Txapelketa [Bertsoa] / Mikel Arrillaga, Aitor Sarriegi

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Sarriegi:
Egoera izanik
benetan arraro
arnas estuka ia
mareauta nago.
Une gutxiko da-ta
entzuidazu klaro
ia badator eta
zapaldu gehiago. (bis)

M. Arrillaga:
Desgrazi danak neuri
tokatu behar, ai!
Ezin leiket zapaldu
hartzen diot usai;
iritsiko gara ta
egon zaitez lasai
haurra galdu dezakezu
bizitza ere bai. (bis)

A. Sarriegi:
Lasaigarri izan zait
zure berriketa;
gehiago zapal zazu
hartu azkar buelta
edo bestela jakin
har zazu arreta
lehen semea taxian
izan nuen-eta. (bis)

M. Arrillaga:
Gafe samarra dala
egin naiz ohartu
nik nun egin ote det
hainbeste pekatu?
Ni´re urduri nagola
ezin det ukatu
ateratzen bazaizu
eskuetan hartu. (bis)

A. Sarriegi:
Azeleratu zazu
zapal zazu galga
berandutxo da-eta
egia esanda.
Hemen zerbait irten da
eta ez da salda
zure tapizeria
larruzkoa al da? (bis)

M. Arrillaga:
Tapizeria baino
gehio da jokoan.
Orain ospitalera
behar dugu joan;
igual lasaituko naiz
iritsitakoan
neuk bukatu behar det
psikiatrikoan. (bis)