Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2003-11-01 Hernani Txapelketa [Bertsoa] / Agin Laburu, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (7. 2003)
Actuación
2003-11-01 Hernani Txapelketa
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Autores
Laburu, Agin
Mantzizidor, Iñigo "Mantxi"
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Aita-semeak. Mantxi semea. Agin aita. Zuk, Mantxi, Maria landarea landatu zenuela-eta aitak sekulako errita egin zizun. Gaur, aita ikusi duzu landareari ura botatzen.

Descripción

Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2003-11-01 Hernani Txapelketa [Bertsoa] / Agin Laburu, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mantxi:
Neri errita eginda
nolako muturra!
Mariai ura bota
ta mugitu lurra.
Usaira etorri zera
nolako sudurra!
Orain badakit nor den
auzoko lapurra. (bis)

A. Rezola:
Alperrikan egingo
didazu kritika
arrazoia eman nahi
nizuke nik ti-ta:
ama gauean pozik
datorkit korrika
bazkaritan letxuga
tartian jarrita. (bis)

Mantxi:
Eta seguru jango
dituzula bapo
baina beste kezka bat
aitortu beharko:
gaur santuen eguna
antzeko dalako
ez zenitun hartuko
kanposanturako? (bis)

A. Rezola:
Ahaztu egin al zaizu
utzi ni pakian!
Inor ez dago kanpo
santura joatian.
Guk biok in genuen
aurreko urtian:
aitona sartu gendun
baratzan lurpian. (bis)

Mantxi:
Agin ni ez naiz hortaz
ohartu gabia
gajo harek hiltzeko
bazun edadia;
gustora egongo da
gauza nabaria:
orain alboan dauka
amona Maria. (bis)

A. Rezola:
Beraz hobiak dira
aitonan ametsak
zeozer jotzen dio
zeruko txepetxak.
Ixil zaitia, ikusi
biharko'ia beltzak
hau ona omen da-ta
kalenturarentzat. (bis)