Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2003-11-01 Hernani Txapelketa [Bertsoa] / Ekaitz Goikoetxea
2003-11-01 Hernani Txapelketa [Bertsoa] / Ekaitz Goikoetxea
Nombre de la estrofa:
Neurri berezikoak
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Zur eta lur, sor eta lor
bizitzak heriotza zor
erdi ziraun, erdi sator
malko bat saltoka dator.
Eguzkiaren azken hatsean
ilunabarrez berankor
kanposantuko leihatilari
doiki eman diot amor.
Goikoetxea Mujika Patxi
halaxe ageri da hor
lore arteko zeremonira
larrosa batekin jator
lehen zurekin etortzen nintzen
orain zuregana nator. (bis)
Minbizia min igurtzi
etsipena zen nagusi
errosario ta guzi
ni otoitzean Jesusi.
Aitona maite zu bezelako
gaixorik ez det ikusi
dama beltzaren igitai hitsak
zaztatu arren itsusi
irribarrea erditzeari
inoiz ez zenion utzi;
zure indarrak, zure bihotzak
zuk zenidan erakutsi:
ez hiltzen zenbat saiatzen geran
eta bizitzen ze gutxi! (bis)
Hondoa jota desditxan
argi gabeko gerizan
hilkor diraugu bizitzan
zoriontsu ezin izan.
Zu hil beharra premizko al zen
sentipenok senti nitzan?
Gaurko egunez kanposantura
etortzea komeni zan
oraindik nere oroimenean
bizirik nola zabiltzan.
Larrosari lur emango diot
zuri eman nizun gisan
nere malkoak xurgatuz zure
masailak laztandu ditzan. (bis)