Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2003-12-14 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Gurrutxaga

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (7. 2003)
Actuación
2003-12-14 Irun Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Autores
Gurrutxaga, Iñaki
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Tema propuesto
Ospitaleko itxarongelan zaude, sendagilea noiz etorriko zain. Hiru bertso nahi duzun neurri eta doinuan.

Descripción

Melodia
Neska zaharrak eta apaizak I
Nombre de la estrofa
Neurri berezikoak

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2003-12-14 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Gurrutxaga

Nombre de la estrofa:  Neurri berezikoak 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Autoan sartu, azeleratu
ospitalera jo ta ke
presarik ez nuen bat'e
baina emazteak laister esan dit
"Aguro mugitu zaite" (bis)
ume esperoan baikeunden biak
aspalditik orain arte
ta nik bera asko maite.
Erditu minez iritsi gara
barruan da baldinbaite
beatzi hiletan itxaron badut
gehiago itxaron nezake. (bis)

Horma zuriak, ate zuriak
medikuari jarraitu
esan didate "Lasaitu!".
Nere andrea nahi nuen noski
ahal zenik ondoen zaitu. (bis)
Baina izerdi hotzak gu biok
azken baterako blaitu
denborak amaia baitu
baina sufritu degunagatik
hobe lehenbailehen amaitu
ume txikian bizitasunak
gu're bizituko gaitu. (bis)

Eutsi ezina atera nahia
badaukat nik barrenean
neskak gehio aidanean
ume txikia laister sartu da
gure etorkizun planean. (bis)
Azkazal jaten hara ta hona
geldi egon ezinean
ta medikuak lanean
orain daukadan kirio dantza
ahaztu baietz azkenean
ume txikiak lehenengo aldiz
"Aita" deitzen nauenean. (bis)