Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2007-11-24 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Mantzizidor "Mantxi"

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (8. 2007)
Actuación
2007-11-24 Oiartzun Txapelketa
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolaris / Autores
Mantzizidor, Iñigo "Mantxi"
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Tema propuesto
Goizero bezala, galtzerdiak janzten laguntzen ari zatzaizkio.

Descripción

Melodia
Gure herri ttiki hau da
Nombre de la estrofa
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2007-11-24 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Mantzizidor "Mantxi"

Nombre de la estrofa:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ezkonberritan izan zen
ai ene Ana xarmanta
bidaira abitu ginen
hura zen bidai aparta!
Baina errebuelta baten
zulora nere Seata;
aulkian geratu zera
aulkian sekula santa!
Galtzerdia jartzen dizut
ez bekizu ezer falta!
Hauxe da zugatik egin
dezakedan gutxina-ta. (bis)

Bolara hura izan zen
luzea eta eroa
istripu txar batek nola
hondatu zigun geroa?
Haur batek izan behar zuen
gu bion erreleboa
baina zure ondoan nago
ta badet bizi gogoa;
egia da ta bihotzez
entzun zazu oraingoa:
zu geldirik zaude baina
bizitza aurrera doa. (bis)

Kalera irteten gera
gurpildun silla batekin
haizeari atera nahian
freskura aina etekin.
Uste dezu aldegingo
ote dedan norbaitekin;
zu zaude geldirik baina
nik badaukat zuk aina min.
Bihotzez maiteko zaitut
gaur arte bezela berdin
nere taupada bakoitza
zure pauso izan dedin. (bis)