Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2007-09-23 Hernani Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Uxue Alberdi
2007-09-23 Hernani Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Uxue Alberdi
Nombre de la estrofa:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
U. Agirre: Ahal zenikan azkarren
etxetik atera;
despertadore zaharra
da nere galera.
Bihotzak buelta eman dit
noa esatera;
ustez nahiko berandu
nijoan lanera;
zu lantegi honetan
noiztik ari zera?
U. Alberdi: Aspalditikan nabil
baitut diru gutxi;
zikinkeriz autoa
daukazu itsusi;
aparrakin hor nabil
igurtzi ta igurtzi
ta aparrezko bihotz bat
hortxe dizut utzi
ta arren orain nirea
ez zazula hautsi.
U. Agirre: Semaforoan hona
etorri jo ta su
igual egin zezakeen
zenbait enbarazu.
Ventanillan hizketan
ai gera ni ta zu;
hau da hau lantegia
probezia kasu!
Garbia dago baina
garbitu ezazu.
U. Alberdi: Makurtu egiten naiz
zure ohorera.
Holako gizonikan
gelditzen ote da?
Escobilla pasa dut
nik goitikan behera;
garbituko dizkizut
ta merke gainera
beira ta kontzientzia
guztia batera.
U. Agirre: Berriz hitza hartu dut
ur pixkat edanda
nahiz ta egin nahi nukeen
zure propaganda;
berriro're berdean
hor jarri da danba!
Nahiz bihotza xamurtu
lau kontu esanda
agur orain banoa
propina emanda.
U. Alberdi: Gizon batzuk bihotza
haundia daukate.
Zurekin elkartzea
ez da izan kalte;
dirua duzu baina
kezkarik ez bat'e;
berde jarri da eta
bagoaz aparte
ni're banoa berriz
gorritzen dan arte.