Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2007-11-04 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Jon Maia

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (8. 2007)
Actuación
2007-11-04 Tolosa Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Autores
Gaztelumendi, Beñat
Maia, Jon
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zuri, Jon, gustatzen zaizu tarteka lagunekin heriotzaz hitz egitea. Gaia ateratzen duzun bakoitzean, Beñatek isiltzeko esaten dizu.

Descripción

Melodia
Nahiz ta hiltzea derrigorra den
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2007-11-04 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Jon Maia

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Maia: Oraindik txiki samarra zera
bildurtia peto-peto;
hainbeste gauzai diozu oraindik
beldur eta errespeto
eta dardarka hasi ohi zera
hitza esan bakoitzeko;
aipatzea da era onena
mamu guztiak kentzeko.

B. Gaztelumendi: Baino hitz egin orduko jartzen
da dena mamuz betea;
beti hartzen dezu zuk heriotzaz
hitz egiteko tartea
ta horregatik ez al da askoz
ere hobe Jon maitea
hori bakarrik helduko da ta
bizitzaz hitz egitea?

J. Maia: Baina bizitzaz ez da bakarrik
bete pertsonaren poltsa
beti taupaka ez da egongo
gure barnean bihotza;
aipatu zazu, hitz egin zazu
ez baita horren arrotza:
bide bereko pausoak dira
bizitza ta heriotza.

B. Gaztelumendi: Baino gaurkoa polita zan ta
biharkoa're polita;
biak batera daude bai baino
zertarako dezu kinka?
Zu beti zaude triste samarrik
ta beti beltzez jantzita
eta bidea ez da gozatzen
helmugaren zai jarrita.

J. Maia: Ohituta nago beti honela
beltzez jantzita ibiltzen;
neri kolore faltsuak ez dit
hainbesterako agintzen;
hasi gaitezen nere hilobiko
hilarrietan ipintzen
"Bildurrik gabe bizi izan zen
ta bildurrik gabe hil zen".

B. Gaztelumendi: Beraz beldurrik gabe aurkitu
zuen erremedioa;
beldurrik gabe bizitzea zen
eta bere desioa.
Tolosara joan ta azal dezagun
bertsozko afizioa;
ikas dezagun zein den benetan
bizitzaren balioa.