Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2007-12-16 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jon Martin
2007-12-16 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jon Martin
Nombre de la estrofa:
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Hain zera neska formala
hain zera neska polita...
Zu ikusteko irrika
maitemintzea normala.
Mundu guztia bezala
ni're sentitzen naiz lizun;
dula asko esan nizun
asko maite zintudala;
oraindik ere kuttuna
zaude nere barrenean;
azkenean, azkenean
iritsi da erantzuna
ezetz esaten duzuna.
Ahala eta ezina
poza ta bestetan mina
horixe da maitasuna.
Inguruan zaudenetan
guztia da zoriona
dena eder dena ona
ta urruntzean penetan;
ni nago holakoetan
ta sentitzen naiz arrotza
ta hola nire bihotza
hausten da mila pusketan.
Barru-barruan zauzkat nik
nahiz ta erantzuna nahastu
nik ez zintuzket nahi ahaztu;
dena haundia izanik
nahiz etsi dudan jadanik
segi behar alajaina
zuk ez nauzu maite baina
nik maite zaitut oraindik.
Negua ez, ez da giro
sarritan kale hotzetan
ezta zure bihotzetan
pausatzen naizen aldiro;
nahiz eta gaur goxokiro
ez dudan hartu berria
helduko da udaberria
indarrarekin berriro.
Nahiz egingo dudan negar
bihotza nik bota arte
nahiz ta sentitu aparte
ez zaitut ahaztu behar;
nere gogo eta indar
eman behar dizut dena
gaur ezetza izan dena
baietz izan dadin bihar.