Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2007-10-27 Eibar Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Ainhoa Agirreazaldegi
2007-10-27 Eibar Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Ainhoa Agirreazaldegi
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Agirreazaldegi: Biok ipini gera;
aurpegiz aurpegi
zurea lehor samarra
iruitu zait neri;
mesedea egitea
ez dezu gehiegi:
hogei milan lekuan
zer dira beste bi? (bis).
A. Agirre: Nigana heldu zera
kolpeka kolpeka;
bada irtenbide bat
ta ez eman buelta
zure esanai jarri
baitiot arreta:
zu txokon baten sartzen
zaila ez da eta! (bis).
A. Agirreazaldegi: Ez dit lehor erantzun
ta ez det kaltian
sorpresa bat eman dit
berak bapatian.
Eskatzen segi behar
ahal dan artian:
jarri erdi aldeko
txokoren batian (bis).
A. Agirre: Hau aho bero dator
eta indarrean
lagundu nahi nioke
nere baldarrean.
Baina gero ez jarri
jenio txarrean
bi metroko bat jartzen
bazaizu aurrean (bis).
A. Agirreazaldegi: Beraz hortxe sarrerak
nik zure eskutik
eta nola eskertu
hain ondo ez dakit.
Bi metrokoarena
errez konpondu nik:
kontzertua segiko det
haren hankapetik.
A. Agirre: Utziko diot nahiz ta
ez jakin zergatik
nik´e ondo portatzen
askotan badakit.
Atera hogei euro
zure karteratik
eta beste hogei euro
mesedeagatik (bis).