Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2007-10-06 Elgeta Txapelketa [Bertsoa] / Xabi Astigarraga, Alaia Martin
2007-10-06 Elgeta Txapelketa [Bertsoa] / Xabi Astigarraga, Alaia Martin
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Martin: Berriz kagatu egin du
berriro akabo!
Hola guk ezin dugu
jarraitu luzaro
etsi egin behar dut
jadanik zeharo
ze oilaskoa baino
erreago nago. (bis)
X. Astigarraga: Barkatu ene maite
barkatu potxola
halakorik ez nuen
egin nahi inola;
oilaskoa erreta
atera da hola
ba zure erroparekin
a juego dagola. (bis)
A. Martin: Txisteak egin eta
geratzen da bapo!
Gauzak diren moduan
azaldu beharko:
zu uzteak ematen
dit maiz pena guapo
bestela igual goseak
hilko zarelako. (bis)
X. Astigarraga: Maite lainoetatik
behingoz jeitsi zaitez
lana gaur egin baitet
nere borondatez;
oilaskoa jan nahi ta
azkenean batez?
Elkar jan dezagula
oilaskoan partez. (bis)
A. Martin: Konpontzeko nahiz egin
duen ahalegina
gero gertatu ohi da
aldiro berdina;
zu jatea niretzat
ez da atsegina
baina egingo nuke
goxoa bazina. (bis)
X. Astigarraga: Niregana hurbiltzen
hasia jadanik
oherako eginda
badet nahiko planik;
jada kontzentzituta
zauzkadanez zu nik
arauntzia garbitzen
gaur ez daukat lanik. (bis)