Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2007-11-17 Eskoriatza Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Beñat Gaztelumendi
2007-11-17 Eskoriatza Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Beñat Gaztelumendi
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
B. Gaztelumendi: Uste det porteria
estutu dutela
U. Agirre: bateon bat sartuko nun
gaurkuan bestela;
B. Gaztelumendi: Unai guk ezin degu
jarraitu horrela;
U. Agirre: uste det porterua
onentsuna dela.
U. Agirre: Portero gabe ere
sartuko al degu?
B. Gaztelumendi: Keba! Horretarako
desastre gaude gu;
U. Agirre: "Aldegin zak paretik!"
ein diot erregu:
B. Gaztelumendi: hamaseigarrenian
sartu dezakegu.
B. Gaztelumendi: Baloia iritsi da
harea barrura
U. Agirre: zuk eman akiozu
nik det mila duda;
B. Gaztelumendi: erdiratuko dizut
nik zuri burura
U. Agirre: ta nik emango diot
berriro eskura.
U. Agirre: Bizi guztia hontan
ta ezin asmatu
B. Gaztelumendi: baina hala're ondo
ohi degu kobratu;
U. Agirre: gaur gol gehiegi ezin deu
guk guretzat batu
B. Gaztelumendi: baino baten bat edo
behar degu sartu.
B. Gaztelumendi: Bukatzear daukagu
bigarren zatia;
U. Agirre: ni korrika nihoa
hemendikan ia;
B. Gaztelumendi: nik ere ikusi det
zure desmarkia;
U. Agirre: alde egingo det nik
utzi ta pakia!
U. Agirre: Bat'e ez asmatzeko
hobe ez saiatu
B. Gaztelumendi: baina itxura pixkat
behar degu hartu.
U. Agirre: Han beste bat bakarrik
azkar konturatu;
B. Gaztelumendi: zaleak baietz aurki
gukin hasarratu!
B. Gaztelumendi: Aurki bidali dute
direktiba ere;
U. Agirre: hura bera joan da
egizu mesede.
B. Gaztelumendi: Hau bukatzera doa
ta saiatu trebe
U. Agirre: bat'e ez saiatzea
ez al degu hobe?
U. Agirre: Berriz ere segundan
baietz Erreala!
B. Gaztelumendi: Arbitroak txistua
jo behar duala;
U. Agirre: ea eskapa zaitez
nola edo hala!
B. Gaztelumendi: Keba, keba gaur ere
galdu deu finala.