Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2001-03-23 Pasaia Txapelketa [Bertsoa] / Jon Martin
2001-03-23 Pasaia Txapelketa [Bertsoa] / Jon Martin
Nombre de la estrofa:
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bianditzen sortu eta,
beste errekekin elkartu,
ondoren Oiartzuneko
auzo askotan pasatu,
Arraguan jira egin ta
Orereta zeharkatu;
Oiartzun ibaia ohi da
Pasaiara ailegatu.
Ur ttantta batek hasten du
ta itsasoak bukatu,
zentzu bakarrean doa
nahiz ta bost zentzu goxatu.
Ta nik ere ibai horren
parte nahi dut bilakatu,
eta zuen belarritan
nahi nuke itsasoratu