Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2001-04-28 Urretxu Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Izagirre, Joxe Munduate
2001-04-28 Urretxu Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Izagirre, Joxe Munduate
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
MUNDUATE:
Ze milagroa gertatu zaidan
beharko dizut aitortu:
gerriz goikoa igeltsatu ta
gerriz behekoa gogortu.
IZAGIRRE:
Zuri egiteko orain daukat
igoal galdera zerrenda,
ni zertan lesionatuna naizen
urrutira igartzen da.
MUNDUATE:
Aldameneko laguna dago
gaurko hontan bare-bare,
honi ez zaio ezer gogortzen
igeltsoa jarrita're!
IZAGIRRE:
Gu biok igeltsuarekin gaur
badaukagu endredoa,
jakin nahi nuke nun egongo dan
halako igeltseroa.
MUNDUATE:
Hainbat igeltso, hainbat istori,
honek biguina du dena;
ondo pentsatzen jarri ezkero
burua du gogorrena.
IZAGIRRE:
Zure antzean oso gogorra
daukat neuk ere garuna,
ospital hontan ez da egongo
zu sendatuko zaituna.
MUNDUATE:
Ni sendatzeko hemen bazeok
motel eundoko aukera,
pasillotikan hortxe ziaztek
hiru-lau bat enfermera.
IZAGIRRE:
Agurtzeko txanda're agian
iritsi zaigu behinipin;
nik eskuakin agurtzen zaitut
ta zuk berriz hankarekin.