Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2001-05-11 Azkoitia Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre
2001-05-11 Azkoitia Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre
Nombre de la estrofa:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Hogei urtetan ibili ondoren
ni gazte baten menpeko,
ustekabean unea heldu zen
gorputzetik irteteko.
Helikoptero batean noa
kotxe istripu bat tarteko
eta gogorik ez det ekintza
bertan behera eteteko,
biziberritu nahi dedalako
bizitza bat salbatzeko (bis)
Istripu hartan zenbat zorigaitz,
egonezin ta endredo!
Taupaka segi nahi nuen baina
azkena heldu zen gero;
helikoptero barruan hotza
aurrez genuena bero,
baina amore ematerikan
ez beza inork espero,
taupaka gogor hasiko bainaiz
garaiz iritsi ezkero (bis)
Zenbat ubeldu ta zenbat kolpe!
Dena irten zen aldrebes,
nire jabea zen gazte hari
nahita ezin eman babes,
baina berriro itxaropentsu
hegan nijoa indarrez,
ta nire lana bete nahi nuke
osasuntsu itxaropenez
azken arnasai mendeku hartuz
arnas berri bat emanez. (bis)