Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2001-03-16 Oñati Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Joseba Lasagabaster

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusirako Gipuzkoako Sailkapena (2001)
Actuación
2001-03-16 Oñati Txapelketa
Gai-emailea
Aizpuru, Egoitz
Bertsolaris / Autores
Elustondo, Nerea
Lasagabaster, Joseba
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Biok duzue bikote laguna. Zuk, Joseba, fideltasuna garrantzitsua dela uste duzu. Nerearentzat, aldiz, ez da ezinbestekoa.

Descripción

Nombre de la estrofa
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2001-03-16 Oñati Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Joseba Lasagabaster

Nombre de la estrofa:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


LASAGABASTER:
Leialaren kontutan
hor dago gakoa
kezka ugari dago,
dugu betikoa.
Baina esango dizut
zuri entzundakoa,
estadistika batzuk
atzo esandakoa.
Ez zara ba izango
Andaluzikoa? (bis)

ELUSTONDO:
Neroni euskaldun naiz
ez Andaluziko,
baina bakar bat ezin
hautatu betiko;
hori dela ta esan
nahi nizuke tinko:
amoranteak dauzkat
larogeita piko,
fidela naiz neronen
buruarekiko. (bis)

LASAGABASTER:
Eztabaidan ez naiz ni
hasiko zurekin
hola hobeto gaude
gu biokin behinipin.
Bakoitzak bereari
ekin eta ekin,
eta bukatuko dut
nik egi honekin:
bi zertarako hartu?
Ezin dut batekin. (bis)

ELUSTONDO:
Nonbait zure gaitzikan
ezin leike senda,
baina neroni nauzu
sekulako prenda.
Hargatik esan nahi dut
hasi asmatzen da
beti bota berekin
kalera irtenda,
azkenerako hanka
urratu egiten da. (bis)

LASAGABASTER:
Gurearekin behintzat
ez zera ixiltzen,
egia esan ez dut
nik ondo ulertzen.
Ez naiz hasiko orain
bestela bihurtzen
ta ez naiz hain iaioa
ni bi bota jartzen,
beraz ez intentatu
nerekin ligatzen. (bis)

ELUSTONDO:
Nik zurekin ligatu
keba, keba, keba!
Beste baten batzukin
askozaz hobe da.
Goazen eztabaida hau
hontan bukatzera,
nere ajendan bila
banoa etxera
gaur zeinekin tokatzen
zaidan jakitera. (bis)