Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2001-03-24 Mutriku Txapelketa [Bertsoa] / Nahikari Gabilondo, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusirako Gipuzkoako Sailkapena (2001)
Actuación
2001-03-24 Mutriku Txapelketa
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolaris / Autores
Gabilondo, Nahikari
Mantzizidor, Iñigo "Mantxi"
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Pailazo beraren bi aurpegi zarete zuek. Mantxi ekitaldean irribarretsu ibiltzen zarena. Nahikari etxean negarrez egoten dena.

Descripción

Nombre de la estrofa
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2001-03-24 Mutriku Txapelketa [Bertsoa] / Nahikari Gabilondo, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"

Nombre de la estrofa:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


MANTXI:
Aurpegi bat gera gu
baina ez antzeko,
etxean zu negarrez
zabiltza letxeko
ta nik ahazten ditut
pena ta etxeko
irriparrez hasten naiz
umore trantzeko,
triste daudenak ere
kontajiatzeko. (bis)

GABILONDO:
Ez naiz kontajiatzen
modu errezean,
nahiz ta saiatu naizen
denbora luzean;
ezer lortu nezake
zure babesean,
esker onik badago
malkoen hezean,
parrerik ez legoke
malkorik ezean. (bis)

MANTXI:
Zu tristura zaitugu
ta ni zoriona;
ni nauzu irrifarre,
zu berriz sakona;
nik oso gustoko det
horrenbeste broma,
beraz gauza bat degu
gaur garbi dagona:
gauza guztiek dute
bere alde ona. (bis)

GABILONDO:
Oztopo ugari det
nik bidean topa,
zoriona ez dator
hona ate joka
ta alde onarena
ez zazula bota;
ez da oso erraza
daukagun erronka,
zure bihotza ere
negarrez dago-ta. (bis)

MANTXI:
Hemen kontua zein dan
nahi nuke azaldu;
nik sekula ezin det
irriparra galdu
ta honek mantentzeko
gaur nahikoa lan du;
kezka bat badaukat nik
ez degu berandu:
Pirritxen aurpegia
ez ote geran gu. (bis)

GABILONDO:
Nire malkoek zugan
daukaten dizdira,
inork beretzako har
balitza sikira;
nahiz ta inoiz ez naizen
heldu urrutira,
zertan egon luzaro
malkoei begira
besteak zoriontsu
biziko badira? (bis)