Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2001-03-24 Ataun Txapelketa [Bertsoa] / Alfonso Jimenez, Arkaitz Zelaia

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusirako Gipuzkoako Sailkapena (2001)
Actuación
2001-03-24 Ataun Txapelketa
Gai-emailea
Usarralde, Inaxio
Bertsolaris / Autores
Jimenez, Alfonso
Zelaia, Arkaitz
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Gaurko munduan oso premiazkoak zerate zuek biok. Arkaitz ura zara eta Alfontso petrolioa. Zein ote da beharrezkoagoa?

Descripción

Melodia
Haize hegoak hurbiltzen ditu
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2001-03-24 Ataun Txapelketa [Bertsoa] / Alfonso Jimenez, Arkaitz Zelaia

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


ZELAIA:
Petrolioa ta urarena
degu guk eztabaidagai
aspalditikan ibili naiz ni
jakina une honen zai;
petroleoa garrantzitsua
izan liteke nolanahi,
petroleo gabe bizi liteke
baina urik gabe dago jai (bis)

JIMENEZ:
Urikan gabe bizi beharra
izango zuten arraro,
petrolioa falta ezkero
gure mundua akabo!
horretan ez det zalantzik noski,
ni behar naute gehiago;
prezioari begiratuta
guztia esanda dago (bis)

ZELAIA:
Prezioakin hasi zera ta
hori da abilezia!
baina gaurkoan gogorra dago
zure kontuen auzia.
Behin behar eta egin beharko
danen aurren justizia,
zeren dirutan ezin da ordaindu
pertsona baten bizia (bis)

JIMENEZ:
Petrolioa falta ezkero
sortuko da makina gaitz
nere atzetik erdi erotuta
pertsonak baitabiltza maiz
euren kotxea ona ta ona
eroso, umore alaiz;
trasportearen gizarte hontan
ni ezinbestekoa naiz (bis)

ZELAIA:
Trasporteik gabe bizi liteke
ta ez da harrigarria!
bizitza eta ibiltze horrek
sortu lezake larria
nahiko luzatuta jarri duzu
petrolioz belarria,
egia esan nola hasetu
petrolioz egarria? (bis)

JIMENEZ:
Ni jeke hoien eskutan nabil
ez naiz batere makala,
"Campsa"rentzako ni izaten naiz
bai produktu printzipala,
nere ondoan ikusten zaitut
dudarik gabe hutsala;
jakin ezazu zu beti nere
anai pobrea zerala (bis)