Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2001-03-24 Mutriku Txapelketa [Bertsoa] / Eneritz Azkue, Manex Mujika

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusirako Gipuzkoako Sailkapena (2001)
Actuación
2001-03-24 Mutriku Txapelketa
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolaris / Autores
Azkue, Eneritz
Mujika, Manex
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Anai-arrebak zarete. Zuen etxean konponketak egin ondoren Eneritzek apaingarri gisa traste zaharrak jarri nahi ditu, Manexek, ordea, ospetsuen posterrak.

Descripción

Melodia
Santa Barbara zure bizitza A
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2001-03-24 Mutriku Txapelketa [Bertsoa] / Eneritz Azkue, Manex Mujika

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


AZKUE:
Nere iritzia eman ondoren
egin didazu algara,
gusto txarreko pertsona itxuraz
izango naiz beharbada,
baina etxea apaintzen zukin
alferrikan ari gara,
gure arbasoen gauz zaharrak baino
gauz politagorik ba al da? (bis)

MUJIKA:
Politagorik noski badala
nik diotsut ahopeka,
nik zer nahi dudan esango dizut
ta jar ezazu arreta
nere etxea eduki nahi dut
James Bond ta holakoz beteta,
eurei begira esna egonik
amets egin nahi dut eta. (bis)

AZKUE:
Artista eta famoso hoiek
denak dituzu ezagun
baina iritzia momentu baten,
aldatuko dizut lagun
tresna zahar denak ondo apaintzen
ibili naiz gau ta egun
ganbaran dugun altxor ederra
aprobetxatu dezagun. (bis)

MUJIKA:
Aprobetxatu behar degula
zuk horrela nahi zenduke,
eta nik berriz gauza berriak
zaharkitu hoien truke;
ganbarakoak berez badauka
benetan nahiko bertute
ta horregatikan pipi txar hoiek
ondo aprobetxatu dute. (bis)

AZKUE:
Egia esan alfer-alferrik
gu biok disputan gaude,
aholkutxo bat emango dizut
anai zuri hala ere:
ez dut egingo lorik etxean
gauz zaharrak ipini gabe,
plantxa zaharra, pitxarra hoiek
baitira euskaldun zutabe. (bis)

MUJIKA:
Euskadin alde zure oihua
atera zaizu barnetik,
baina ez dago kultura onik
eboluzio gaberik;
jarri dezagun Brad Pitt ta holako
eta James Bond bat bestetik
bestela ez gera inoiz irtengo
gure mediokridadetik. (bis)