Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2001-03-30 Legorreta Txapelketa [Bertsoa] / Ion Ansa, Jokin Uranga

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusirako Gipuzkoako Sailkapena (2001)
Actuación
2001-03-30 Legorreta Txapelketa
Gai-emailea
Usarralde, Inaxio
Bertsolaris / Autores
Ansa, Ion
Uranga, Jokin
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Anaiak zarete biok. Zu, Jon, gizon apartatu edo banandu berria zara. Ezinbestean zure jaiotetxera itzuli zara. Eta han zure anaia mutil-zaharrarekin egin duzu topo, Jokinekin.

Descripción

Melodia
Haize hegoak hurbiltzen ditu
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2001-03-30 Legorreta Txapelketa [Bertsoa] / Ion Ansa, Jokin Uranga

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


ANSA:
Berriro ere pozgarria da
anaia zu ikustea,
familiako monotonia
tristea behingoz haustea.
Nere bizitza hobe joan da,
hala da nere ustea:
ez probatzea baino hobe da
probatu eta uztea. (bis)

URANGA:
Aldegiteko asmoz zenbiltzan
anai maite peto-peto,
andre bat hartu eta hirira
gustora zenbiltzan seko.
Berriro ere denbora hartu
dezu baina itzultzeko:
Bat inon ere ez baita egoten
etxean baino hobeto. (bis)

ANSA:
Neska lortzeko egin dituzu
ez dakit zenbat errezu,
bakarrik zaude ta horregatik
gaur nere aurrean kexu.
Beste behin ere nere aholkuei
segitzeko prest zaude zu.
Suerterik ez det eduki baina
zuk proba egin dezakezu. (bis)

URANGA:
Andregairikan aurkitu ezin,
horrenbeste desengaino,
nere bizitza hontan badago
hainbat eta hainbat laino.
baina zurekin geldituko naiz
anai maitea gaurdaino:
Oraingo pena hobea baita
biharko damua baino. (bis)

ANSA:
Nik ere hori pentsatua det
nere buru honetan maiz,
ai, anai maite damuarena
esan bazenidan garaiz.
Gaurtik aurrera hemen zurekin
egongo naiz modu alaiz,
berdina ez da izango baina
zurekin ezkonduko naiz. (bis)

URANGA:
Ama ta aita ere hil ziren
sartu genitun lurpera,
gero bakarrik gelditu nintzen
nere etxean ostera.
Oso egokia iruditzen zait
zuk egin dezun aukera:
nere bihotza beteko dezu
etxearekin batera. (bis)